Gluten eta alergenorik gabeko produktuak

Eritasun zeliakoa, pertsona batzuek gari, garagar edo zekalearekin izaten duten elikagai- intolerantzia da.

Jakin badakigu, gaur egun zein garrantzitsua den gisa horretako osagaiekiko elikadura erreakzioa. Hori dela eta, Pagola Hestebeteak-en gluten eta laktosarik gabeko jakien aldeko apustua egin dugu, zeliakoendako eta mota horretako arazoak dituztenendako egokiak izanen direnak.

Pagola Hestebeteak FACE (Federación de Asociaciones para Celíacos de España) erakundearen barrenean dago, eta haren helburua, geurea bezalako enpresen lana aitortzeaz gain,  kontsumitzaile horiei guztiei euren beharretara egokituriko produktu seguru eta fidagarriak eskura izateko aukera erraztea da.

Geure produktu guztiak glutenik gabekoak dira, aitzinetik enkargatuta egiten diren hegazti eta aratxe hanburgesak izan ezik.