Lehengai freskoak

Geure lehengaiak aldez aurretik hautatuak dira, geure jaki guztiei freskurarik handiena bermatzeko. Hegazti, aratxe edo zerri haragiak, araudiak errespetatu eta jatorri-bermedun haragien baldintzak betetzen dituzten abeltzaintzetatik datoz.

Lehengaiaren kalitatea azken produktuarekin zuzenki lotua dago, hori dela eta dakigu bere fidagarritasuna zein garrantzitsua den, elaborazio prozesu guztia baldintzatzen baitu, eta horrenbestez, azken produktua. Lehengai horiek eskuratzean egindako osasun, kalitate, manipulazio, freskura eta hozte-sistemen inguruko kontrol zorrotzak beharrezkoak dira kalitatezko elikagai bat lortzeko.

Pagola Hestebeteak jaki benetan on bat eskaintzeko konpromiso sendoa du, hain zuzen ere, kontsumitzaileak nahi dituen eskakizun eta berme guztiak beteko dituena.