Artisau-fabrikazio eta kalitatea

Pagola Hestebeteak haragi-hestebeteak egin eta merkaturatzen dituen harakintza-enpresa nafarra da, eta bikaintasunez, eraginkortasunez nahiz kategoriaz txistorra, solomo ontzutu, aratxe eta hegazti hanburgesak eta zerri saltxitxa freskoak egiteaz arduratzen da.

Geure ekoizpena antzinako artisau-prozedurez bermaturik dago. Horrexegatik, usadio, kalitate eta lan onaren emaitza dira geure  jaki osasuntsu eta naturalak.

Hori ezinezkoa izanen litzateke geure Lesakako lantegian lantzen ditugun kalitatezko lehengaiak hautatu eta eskuratu gabe, horiexek baitira kontsumitzaileari bermerik onena ematen diotenak.

Geure produktuen kategoriaren sekretua ongi egindako lanekiko grina bertzerik ez da: benetan gozoa den zerbaiten dastaketak kezkatzen gaitu, eta hori dela eta, etxeko haragi-hestebeteak artisau moduan egiten ditugu, hain zuzen  ere, orain dela 40 urtetik honat  txerriki-prestatzaile maisuen esku abilek egin izan duten bezalaxe.