Geuri Buruz

Enpresa 1940an sortu zen Nafarroako Bera herrian, familia harategiaren lan nekaezinaren ondorioz, eta negozioak leku berean segitzen du martxan. Mota guztietako produktu freskoak merkaturatzen ziren, baina txistorra, geure ekoizpenaren izar nagusia,  bezeroek gehien eskatzen zutena izan da.

Zenbait hamarkadatako lan eta dedikazioak, gehi eskaeren igoerak, PAGOLA HESTEBETAK sorrarazi zuen 2003an, Nafarroako Lesaka herrian den instalazio zabaleko fabrika.

Enpresak, biltegi, ekoizpen zentro eta bulegoez osaturiko 850 m2-ko egoitza dauka, gaurkotasun eta berritasun handiko lekuan kokaturik, eta bertan, PAGOLA HESTEBETAK-ek ekoizpen baliabide berriak gehitzen ditu, hori bai, urteetan gure ezaugarri izan den artisau-prestaerari eutsiz. Eguneroko lanak, ilusioak eta egiten dugun ororekiko ahalegin bereziak, bikaintasuna eta kalitatea funtsezko betebehar bihurtzen ditu geure produktu guztietan.