Sín gluten sin aditivos ni conservantes

Txistorra
100% NATURALA

Txistorra geure jaki nagusia da, eta enpresaren tradizioa hobekien erakusten duena. Kasu handiz eginiko produktua da, eta bere ezaugarri bereizgarrienak itxura ona eta kolorea dira, bere xehatze neurtua, eta jakina, haragi gihartsu eta gizenaren arteko neurri orekatua. Prestaerarako lehengairik bikainenak erabiltzen ditugu: kalitatezko zerri haragi eta tartekia, gatza, baratxuria, jatorrizko izendapena duen piper gorria eta osagai horiez guztiez betetzeko bildots heste naturalak. Horri esker, Berako Pagola txistorraren ontze prozesu naturalak kalitate ukaezina bermatzen die aukeratu eta dastatzen duten guztiei.

Bere artisau jatorriak egitura sendo eta usain zein ahorako zapore goxoa ematen dio, hagitz estimatu bihurtzen duena. Nahiz eta haragi hestebeteen kontsumoa mugatua izan behar den, artisau produktu honen elikadura ezaugarriak B1 bitaminaren eta burdinaren kopuru altuagatik bereizten ahal dira, dietari elikagai hartze garrantzitsua ematen diona.