Sín gluten sin aditivos ni conservantes

Saltxitxa Freskoa
100% NATURALA

Zerri haragi fresko naturalez egindako saltxitxa freskoa, zerriaren atal gihartsuenarekin eta tartekiarekin egina da kasu handiz. Haragi xehatuen nahasketa horrek, heste naturalean betetzeko Pagolaren usadiozko elaborazioarekin batera, baserriko jatorrizko zaporez beteriko kalitate ezin hobea bermatzen dio betiko jakiari.

Dastatzeko zaporetsua izateaz gain, sukaldaritzan erabilera anitza duen produktua denez gero, saltxitxa freskoa geure bezeroek maiz eskatzen duten jakia da, prestaera erraza baitu; plantxan, zartaginean, egosita, saltsan edo baita labean ere, gozo-gozo gelditzen da.

Gustu naturalak, hestebete fresko hau aski osasuntsua den artisau-produktu apartekoa bihurtzen du.