Sín gluten sin aditivos ni conservantes

Solomo Ontzutua
100% NATURALA

Solomo ontzutua zerri solomoarekin egindako haragikia da, gantzik gabea eta bereziki gihartsua, eta gatz eta ongailuak maneatu ondoren haragiari zapore eta usain berezia ematen diote, beti hautaturiko lehengaiaren freskotasuna zainduz, jakina.

Hori lortzeko, egite prozesua lehen bezalaxe mantentzen da: pieza hiru egunez baratxuri eta gesaletan kontzen da bainuontzi batean. Gisa horretan jakiak kalitate, egitura, urtsutasun eta zaporeari eusten die. Solomo ontzutua produktu fresko, merke, prestatzen erraza eta elikadurarako laguntza handikoa da.

Hamaika modutara presta daiteke eta sukaldaritzan bere erabilera egunerokoa bihurtzen da: hutsik jan daiteke, barazkiz lagundurik, edo entsaladetan, ogitartekoetan, pintxoetan, saltsekin… Gozo-gozoa, noiznahi eta nolanahi.