Sin aditivos ni conservantes

Hanburgesak
100% NATURALA

Hanburgesak kalitatezko bermea duten aratxe edo hegazti haragi xehatuz egindako produktu freskoak dira. Gainera, geure bezeroentzat, gluten eta laktosarik gabeko hanburgesak eskaintzeko aukera dago enkarguz, zeliako eta elikagai-intolerantzia duten pertsonentzat egokiak direnak.

Hegazti hanburgesak eta aratxe hanburgesak, geure jaki guztiak bezalaxe, modu tradizionalean eginak dira zaporea eta freskura bermatzeko.

Bere kalitateak, gustu eta urtsutasun guztia mantentzen duen aukera ematen dio kontsumitzaileari; plantxan eginez edota patata, arrautza, barazki edo saltsa ezberdinez lagundurik, plater bakar hagitz gozoa lortuko da. Ogi tartean ahotik kenezina da, eta gainera, osasuntsua da eta noiznahi presta daiteke.

Laguntzeko osagai osasuntsu eta arinak gehitzen badizkiogu, hala nola, oliba olioa, letxua, tomatea edo tipula…  plater gozo eta kaloria gutxikoa prestatuko dugu, mehatze dietetarako ezin hobea.